Xeber Uribe, Asier Badiola, Ibon Iparragirre, Jabier Zubizarreta Lejardi eta Jon Iñaki Esnaolak Ertzaintzaren esku segitzen dute atxilotuta, inkomunikatuta. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi du defentsa abokatuak tortura saihesteko neurriak eskatu dizkiola Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari -besteak beste, atxilotuak uneoro kamera bidez grabatzeko, senideei haiei buruzko informazioa emateko eta konfiantzako medikuaren bisita izateko-, baina oraindik ez du erantzunik jaso.
Ibon Iparragirreren senideek esan dute hura zauriturik eraman zutela -buruan eta bekokian ditu kolpeak, haien arabera-. Idazkari judizialak esan zienez, Iparragirre ihes egiten saiatu zen eta horren ondorio dira zauriak.
Velascok agindu zuen operazioa, ETAren talde bat osatzen dutelakoan. Ondarroan, Gizaburuagan, Mutrikun eta Deban egin zituen Ertzaintzak atxiloketak. Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak 2008ko irailaren 21ean ETAk Ondarroako ertzainetxearen kontra bonba-autoz egindako atentatuarekin zerikusia izatea leporatu die, besteak beste.
Atxiloketak
Inkomunikatuta jarraitzen dute Ertzaintzak atzo atxilotutako bost lagunek
Defentsa abokatuak tortura saihesteko neurriak eskatu dizkio Eloy Velasco epaileari, baina ez du erantzunik jaso. Xeber Uribe, Asier Badiola, Ibon Iparragirre, Jabier Zubizarreta Lejardi eta Jon Iñaki Esnaolari ETAren talde bat osatzen dutela egotzi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu