Inkomunikazioa ez duela kenduko esan dio Espainiak NBEri
Martin Scheinin NBEko Giza Eskubideen Batzordeko kontalariak egindako gomendioei ezetz erantzun die
Inkomunikazioa kentzeko asmorik ez dauka Espainiako Gobernuak, eta halaxe jakinarazi dio Nazio Batuen Erakundeari (NBE). Martin Scheinin NBEko Giza Eskubideen Batzordekokontalari bereziak inkomunikazio aldiaren kontrako txostenak idatzi ostean, legedia aldatzeko eskatu dio NBEk Espainiari behin baino gehiagotan. Espainiako Gobernuak idatziz erantzun dio NBEri, argi utziz inkomunikazioa ahalbidetzen duen legediarekin jarraitzeko intentzioa duela: «Atxilotuak inkomunikatzeko sistemak gure herriko errealitateari erantzuten dio, hau da: Espainian terrorismo aktiboa dago, zeinak azken 30 urtean mila biktima baino gehiago eragin dituen. Heriotzei aurrea hartzeko beharrak justifikatu egiten du Espainiako ordenamendu juridikoak lege arreta handiz zaintzen duen neurria». Vocento taldeko egunkariek argitaratu dutenez, azalpen horren ostean argi esaten du Espainiako Gobernuaren idatziak: «Ez dago aholkuek emandako bidean legedia aldatzeko aurreikuspenik». Scheininen aurkako hitzak ere baditu. Espainiako auzitegien ebazpenak aintzat ez hartzea egozten dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu