Joan de asteartean. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetako behin betiko zerrendak argitaratu zituzten.
Joan den asteazkenean eta ostegunean. Inpugnazioak jartzeko aukera. Estatuaren abokatuak asteazkenean aurkeztu zuen Bilduren zerrenda guztien kontrakoa, Fiskaltzak atzo.
Gaur. Bilduko defentsak gaur gauerdirako aurkeztu beharko ditu alegazioak.
Bihar. Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko aretoak bihar bildu eta hartuko du erabakia.
Maiatzaren 3aren aurretik. Gorenak erabakia eman osteko bi egunetan Konstituzionalean helegitea jartzeko aukera izango da.
Maiatzaren 5aren aurretik. Helegitea jarri ostean bi egun izango ditu Konstituzionalak erabakia emateko. Tarte berbera du inpugnatutako zerrendak alegazioak aurkezteko.
Maiatzak 6. Hauteskunde kanpaina abiatuko da.
Maiatzak 12. Kanpainan lege urratzea egon dela iritziz gero, berriro zerrendak inpugnatzeko aukera izango dute Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak.
Maiatzak 15. Inpugnazioa jarri eta hiru eguneko epea izango du Gorenak erabakia hartzeko, zerrendak alegazioa jartzeko duen epe bera.
Maiatzak 17. Konstituzionalean babes helegitea jartzeko aukera izango dute aldeek, hiru eguneko epean.
Maiatzak 20. Azken erabakiaren berri eman beharko du Auzitegi Konstituzionalak.
Maiatzak 22. Hego Euskal Herrian Udal eta Foru Hauteskundeak izango dira.