Ipar Euskal Herriko hainbat ikastetxe itxi dituzte elurragatik

Elurrak Euskal Herriko bazter ugari zuritu ditu, eta arazoak sortu ditu hainbat errepidetan. Hego Euskal Herrian 18:00ak arte luzatu dute abisu horia.

Behorlegi, gaur goizean, elurtuta. IRULEGIKO IRRATIA
Behorlegi, gaur goizean, elurtuta. IRULEGIKO IRRATIA
2026ko urtarrilaren 6a
09:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Elurrak Euskal Herriko bazter ugari zuritu ditu gaur gauean, eta arazoak sortu ditu errepideetan. Bereziki Nafarroa Behereko errepideetan sortu dira trabak, elurrak eta izotzak eraginda, eta hainbat ikastetxek ez dituzte ateak ireki, hala nola Kanboko Xalbador eta Baigorriko Pujo kolegioek eta Donibane Garaziko Frantsesenia lizeoak. Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, gutxienez arratsaldera arte ez da Txik Txak eskola autobusik ibiliko kostaldetik harago, elurra eta izotza dela eta.

Euskal Herriko errepide sare nagusia irekita dago, baina beste bide batzuetan arazoak daude. Hainbat errepide eta mendate itxita daude, eta, oro har, arretaz ibiltzeko eskatu dute. Kotxea ez hartzeko aholkatu dute, eta hartu behar izanez gero aurretik errepideak nola dauden kontsultatzeko.

Hego Euskal Herrian 18:00ak arte luzatu dute abisu horia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.