Gizartea

Ipar Euskal Herriko ikasleek frantsesez ekin diote baxoari, halabeharrez

Lizeoetako azken urteko ikasleek baxoko lehen ariketa dute egun.

Aitor Renteria.
2013ko ekainaren 17a
11:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Goizeko zortzietan filosofia azterketari ekin diote. Azterketa, Frantziako Hezkuntza ministerioak finkatu bezala, frantses hutsean egin beharko dute, baita ikasketa prozesu osoa euskaraz egin duten ikasleek ere. Berriz ere, baxoa euskaraz egitea eskatzen zuten ahotsek atea itxirik atzeman dute Parisen.

Usaian bezala, urduritasuna izan da nagusi azterketa hasi aitzin, ikasleek karta bakarrera jokatzen dutelako haien geroa. Hautatutako ikasgaien arabera banatu dituzte ikasleak Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.