Iparragirre «hilzorian» dagoela salatu du haren aldeko taldeak

Euskal presoari asko jaitsi zaizkio defentsak, eta edozein infekzio hartuz gero hil egingo dela esan dute medikuek

2017ko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Ibon Iparragirre euskal presoa «hil-bizian» dagoela salatu du haren aldeko plataformak, Iparra Galdu Baik. Azken azterketen arabera, defentsak izugarri ahuldu zaizkio, hogeira hain zuzen ere —pertsona osasuntsu batek 700 eta 1.100 artean izaten ditu defentsak; 500etik behera jaitsiz gero, egoera kezkagarria da—. Alcala Meco espetxeko medikuek ohartarazi diote defentsa kopuru hain txikia izanik hil egingo litzatekeela edozein infekzio hartuz gero.

Iparra Galdu Baik plataformak Iparragirre etxeratzeko eskatu du berriro ere, eta iragarri du mobilizazioak egingo dituztela. Lehenengoa bihar bertan izango da, Ondarroan (Bizkaia), 13:00etan, herriko zumardian.

Bestalde, Etxerat elkarteak erakusketa bat atondu du, Dispertsioa argira ekarriz izenburuarekin. Araban egongo da ikusgai: Gasteizen lehenengo, datorren astelehenetik aurrera, eta Laudion geroago, urriaren 23tik 28ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA