Espainiako Auzitegi Nazionalak irailaren 9an epaituko ditu Txori Barrote Bilboko konpartsako lau kide, iaz hiriburuko Aste Nagusian euren txosnan euskal presoen argazkiak edukita "terrorismoa goratu" zutelakoan. Dignidad y Justicia elkarteak eraman zituen auzitara, eta elkarte horrek bina urteko kartzela eskatzen du, baita kalteordainak ere. Fiskaltzak ere bi urteko espetxe zigorra eskatzen du.
Txosnako arduraduna, konpartsako presidentea, diruzaina eta idazkaria dira auzipetuak. Iaz deklaratu zuten Auzitegi Nazionalean, eta orain epaiketaren hitzordua jarri diete.
Aurten Bilboko Udalak Aste Nagusian txosna jartzeko baimenik ez dio eman Txori Barroteri, ezta Kaskagorri eta Komantxe konpartsei ere, iazko jaietan euskal presoen argazkiak jarri zituztelako.
politika