Guztira, 102.218 pertsona daude enplegurik gabe lau probintzia horietan. Abuztutik irailera langabeziaren beherakada nabarmena izan da, eta urte arteko bilakaera aintzat hartuta ere —hau da, iazko eta aurtengo iraileko datuak alderatuta—, beheranzkoa da joera.
Probintziaka aletuta, honakoak dira datuak:
Araba: 10.986 langabe. Abuztuan baino 287 gutxiago (-%2,55). Langabezia tasa: %7,32.
Bizkaia: 46.746 langabe.Abuztuan baino2.342 gutxiago (-%4,77). Langabezia tasa: %8,59.
Gipuzkoa: 23.286 langabe. Abuztuan baino 1.117 gutxiago (-%4,58). Langabezia tasa: %6,87.
Nafarroa: 21.194 langabe. Abuztuan baino 781 gutxiago (-%3,55).Langabezia tasa: %7,38.
Langabezia