Iraitz Santa Cruz kartzelan sartu dute, Inazio Uria eta Isaias Carrascoren hilketekin lotura duelakoan

Ostegunetik inkomunikatuta eduki du Ertzaintzak. Beñat Aginagalde eta Ugaitz Errazkinen bila dabiltza.

2009ko martxoaren 10a
19:46
Entzun
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali du gaur Iraitz Santa Cruz, ETArekin lotura duelakoan. Epailearen arabera, Santa Cruzek Beñat Aginagalde eta Ugaitz Errazkini autoa utzi zien abenduaren 3an, haiek Azpeitian (Gipuzkoa) Inazio Uriaren aurkako atentatua egiteko. ETAk bere gain hartu zuen gero Altuna y Uriako enpresaburuaren hilketa. Espainiako Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak epailearen iritzi bera agertu du, eta "desegintzat" jo du ustez atxilotuek eta ihes egindakoek "osatzen zuten komandoa".

ETAk urriaren 4an Tolosako (Gipuzkoa) Epaitegiaren aurka bonba lehertu zuenean ere bi haiei auto bera utzi zien Santa Cruzek, epaileak dioenez.

Ertzaintzak duela bost egun atxilotu zuen Hernanin (Gipuzkoa), harrezkero inkomunikatuta izan du eta gaur eraman du Madrilera, Espainiako Auzitegi Nazionalera.

Ertzainek, operazio berean, Manex Castro atzeman zuten martxoaren 1ean Villabonan (Gipuzkoa), eta epaileak kartzelara sartu zuen lehengo astean. Castro ere inkomunikatuta eduki zuen Ertzaintzak eta tortura jaso izana salatu zuen epaileak hartu zuenean. Mikel Garmendia ere atxilotu zuten lehengo asteazkenean Villabonan, eta epaileak kartzelan sartu zuen.

Aginagalde eta Errazkin atzematen ere saiatu zen lehengo astean Hernanin, baina horiek ez zeuden etxean.

Uriaren eta Tolosako Epaitegiaren aurkako atentatuez gain, Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia Arrasaten (Gipuzkoa) hil izana ere egotzi die Velascok, baita Ertzaintzak ere. Baita Lazkaoko (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitzaren eta Hernanin Santa Barbara auzoan telebista hedagailuaren aurkakoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.