Sexu jazarpena

Irakasle bat atxilotu dute Bilbon, sexu erasoak leporatuta

9 urteko ikasleei sexu jazarpena egin izana egotzi diote. Ikasleek berek eman zuten erasoen berri.

2014ko urriaren 11
07:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 27 urteko irakasle bat atxilotu zuen Bilbon joan den ostegunean. El Correo egunkariak jakinarazi duenez, gizonezkoa zen irakaslea, eta lan egiten zuen ikastetxean atxilotu zuten, hainbat ikaslek gurasoei pairatutako sexu erasoen berri eman ostean. Egunkari horrek adierazi duenez, irakasleak 9 urteko nesken ondoan belaunikatu eta laztantzen zituen; genitalak ere ukitu zizkiela nabarmendu dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, atxilotua gaur pasatuko da epailearen aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.