atxiloketa

Irati Tobar gazte independentista atxilotu dute Donibane Lohizunen

Tobar bakarrik zegoen libre Espainiaratzeko arriskua zela-eta Izpuran itxialdia egindako zortzi lagunetatik. Eragileen babes handia jaso du asteotan Iparraldean.

2011ko martxoaren 30a
17:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Poliziak Irati Tobar gazte independentista atxilotu du gaur eguerdian, Donibane Lohizunen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera dela eta.

Tobarrek berak eta Benat Lizeaga, Irati Tobar, Endika Perez, Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernazek astebeteko itxialdia egin zuten otsailaren erdian Izpuran (Nafarroa Beherea); Espainiaratzeko arriskua zela eta, babesa eskatu zieten eragileei eta herritarrei. Denek babes handia jaso dute, baina Tobar ez beste denak Izpurako itxialdia bukatu eta berehala atzeman zituen Poliziak.

Tobarrek eta Xabi Irigoien eta Iker Elissalde Beskoitze eta Hendaiako hautetsiek gose greba egin zuten Hendaian duela bi aste, euroaginduen aurka.

Gazteek iaz egin zuten ihes Ipar Euskal Herrira, Espainiako poliziek Segi gazte erakundearen aurka egindako operazio baten ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.