gizartea

Iratin galduta zegoen mendizalea iheslari bat zen, eta hilda aurkitu dute

Urretxuarra zen jaiotzez, eta atzotik zegoen desagertuta. 

Iratiko inguruetan galdu da mendizalea. BOB EDME
Ipar Euskal Herriko Hitza
2015eko ekainaren 29a
07:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Irratiek jakinarazi dute Iñaki Olaziregi Botas dela hilda aurkitu duten mendizalea. Atzo galdu zuten haren arrastoa Irati mendian. Beste bi lagunekin onddo bila joana zen, arratsaldean, eta beste biengandik banandu eta ez zen agertu elkarrekin finkatu hitzordura.

Barda goizeko biak arte aritu ziren haren bila mendiko sokorriak. Eta gaur goizean berriz hasi dituzte lanak.  Usaiako sokorri taldeaz gain, hiru txakur eta Miarritzeko polizia etxeko helikopteroa ere horretan ibili dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.