ISTRIPUA

Iraulitako kamioi batek gasolioa isuri du Arga ibaian

Kamioia bidetik atera da Ezkabako tunelen eta Antsoain herriaren arteko PA-30 errepidean. Isuria kontrolatzeko lanean ari dira Foruzaingoa, Nafarroako Suhiltzaileak eta basozainak.

Ezkabako tunelen eta Antsoainen artean iraulitako kamioia. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Ion Orzaiz.
2018ko apirilaren 3a
19:18
Entzun

Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua 15:56ean gertatu da, PA-30 errepideko 16. kilometroan, Ezkaba eta Antsoain arteko biribilgune batean. Gasolioa garraiatzen zuen kamioia bidetik atera eta iraulita gelditu da, bide bazterrean. Ez da inor zauritu, baina gasolio isuria "nabarmena" izan dela adierazi dute Nafarroako Suhiltzaileek sare sozialetan.

PA-30 errepideko bide bat moztuta dago, eta horrek auto pilaketak eragin ditu Antsoaingo nahiz Iruñeko Txantrea auzoko hainbat kaletan.

Hainbat bizilagunek "likido horiska bat" ikusi dute Arga ibaiaren uretan, Arantzadiko baratzeetatik hurbil, eta larrialdi zerbitzuei eman diete abisua. Suhiltzaileek baieztatu dute gasoil isuria dela bizilagunek ikusi dutena: "Euri-uren kanalizaziorako bideetatik heldu da gasolioa ibairaino". Larrialdi zerbitzuak lanean dira orain, isuria are gehiago heda ez dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.