TRAFIKOA

Ireki dute A-8 autobidea Donostiarako norabidean Eibarren

Goizean goiz kamioi batek artaziarena egin du. Kilometrotako auto ilarak sortu dira, eta oraindik ere ez dira erabat desagertu.

2011ko martxoaren 16a
14:33
Entzun 00:00:0000:00:00

A-8 autobidea ireki dute jada Eibar (Gipuzkoa) eta Ermua (Bizkaia) artean. Goiz osoan itxita egon da Donostiarako norabidean, goizean kamioi batek artaziaren egin ondoren. Auto ilarak kilometro askokoak izan dira, eta hainbat erabiltzaile harrapatuta geratu dira errepidean.

Eguerdian, ordea, kamioia erabat kendu ez badute ere, errepidea ireki ahal izan dute. Oraindik, hala ere, auto ilarak daude. Istripua izan duen kamioiak gasoila zeraman, eta gidaria Mendaroko ospitalera eraman behar izan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.