Ehunka lagun ez aurrera ez atzera geratu dira hiru orduz N-I errepidean, gaur goizean kamioi batek Villabona parean (Gipuzkoa) izandako ezbeharraren ondorioz.
Istripua 06:10ean izan da. Kamioi batek artaziarena egin du Villabona parean, Donostiarako bidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakiarazi duenez, ez da inor zauritu, baina kamioiak bideko bi lerroak oztopatu ditu, eta errepidea erabat itxi behar izan dute. Garabi bat aritu da kamioia erretiratzeko lanean, eta trafiko zuzendaritzak jakinarazi du jada guztiz ireki dutela errepidea.
Traba handiak sortu ditu ezbeharrak. Trafiko handiko errepidea izanik, jende asko lanerako bidean izaten da ordu horietan. Horren ondorioz, kilometro askoko auto pilaketak sortu dira. Goizeko 07:30ean, zazpi kilometroko ilarak zeuden, eta 08:30ean jada hamaika kilometrokoak ziren. Trafikoa Iruratik eta Adunatik —439. irteeratik— desbideratzen aritu da Ertzaintza.
N-1ean bertan, Andoain parean beste istripu bat izan da gaur goizean. Bi ibilgailuk elkar jo dute Gasteizerako bidean, eta hiru kilometroko ilarak sortu dira. Inor ez da zauritu.
ℹ️Azken #Informazioa: Kamioia errepidetik kenduta. #N1 Km 444 #Villabona-n errepidea guztiz IREKITA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) October 23, 2025
➡️➡️8 Km-tako #Autopilaketak.
ℹ️Última información: Camión retirado de la vía. N-1 Pk 444 Villabona carretera totalmente ABIERTA.
➡️➡️Hay 8 km de retenciones.
☎️011#Trafiko pic.twitter.com/ZqNOhjxuI7