Ireki sortu dute, «lan mundutik ekarpena egiteko»

2016ko urriaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Azken bost urteotan, «salbuespenak salbuespen», langile mugimenduan preso eta iheslarien gaia «ahazturik» izan dutela uste dute Ireki ekinbidea sortu duten langileek. Hausnarketa hori eginda, Euskal Herriko hainbat txokotako beharginak elkartu dira, «lan mundutik presoen dinamikan ekarpena egiteko», Eneko Iurramendik eta Jon Urrusolok azaldu dutenez. Atxikimenduak bildu nahi dituzte, eta datorren urteko ekainaren 17ra bitarte 150.000 sinadura lotzea jarri dute helburu. Oraindik ez dute zehaztu nola emango dioten amaiera dinamikari, baina data hori «agendan gordetzeko» eskatu dute.

Faltan sumatzen dituzte «egoera zailagoetan» langileek preso eta iheslarien alde egindakoak: «Baldintza objektiboak askoz hobeak direnean, gaia ez da egoten langile mugimenduaren agendan». Arrazoiak asko direla adierazi, eta irekia@ireki.eus helbidera idatzi eta parte hartzeko deia egin diete langileei. Ireki.eus webgunea ere jarri dute martxan.

LABeko Ainhoa Etxaidek eta Jabi Garnikak, bestalde, bisita egin zioten atzo Rafa Diez sindikatuko idazkari nagusi ohi eta presoari, El Dueson (Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.