elkarrizketa aurrerapena

"Irekiko ditugu ateak gurekin batera jende gehiagok parte hartzeko"

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin bildu da BERRIA, eta bihar argitaratuko du hari egindako elkarrizketa.

2011ko ekainaren 24a
17:50
Entzun

Hona hemen Garitanok esandako batzuk:

"Hona lan egitera etorri gara, gure agendarekin, gure programarekin, gure estiloarekin; gauzak beste modu batera egitera. Ez dut esango hobeto edo okerrago, baina gure ideia propioak ditugu, eta uste dugu beste era batera egin daitezkeela gauzak; zabaldu egin daitekeela erakunde hau, herritarren parte hartzea berma daitekeela".

"Txoferrak hemen daude eta funtzionarioak dira, nik ez ditut langabeziara bidaliko. Donostian ibiltzeko ez dut auto ofizialaren beharrik, eta ez dut erabiliko, premiarik ez dagoelako. Lanera beste norabait joateko erabili behar badut, erabiiko dut, lan tresna gisa. Baina Donostiarako ez. Hau ez da ostentaziorako gauza bat".

"Marraztua dugu zein izango den gure gobernuaren egitura eta profila eta izenak ere badauzkagu eta datorren astean ezagutuko dituzue guztiak, bai egitura eta baita izenak ere".

"Gure proiektuekin lan egingo dugu, gure estiloarekin. Irekiko ditugu ate horiek gurekin batera jende gehiagok ere parte hartzeko: gizarte erakundeek, sindikalek, mugimenduek.. Gurekin parte hartzeko eztabaidetan, eta erabakiak hartzeko".

Uste dugu harmonizazio fiskala lortu behar dela adostasunetik, baina ez Zerga Koordinaziorako Organoa delako horretan; baizik eta parlamentuan, alderdi guztietako ordezkariak demokratikoki hautatuta dauden foroetan. Horiek dira gisa honetako erabakiak hartu behar dituztenak, ez organo horren moduko gune itxiak, diputatu nagusien esklusibotasunean".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.