Iriarte: «Gipuzkoan oraindik ez dago ezer idatzita»

2023ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARRASATE. Gipuzkoako EH Bilduk batzar bat egin zuen atzo Arrasaten (Gipuzkoa), eta Maddalen Iriartek, EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, berretsi zuen «gobernu zabal eta aurrerakoi bat» nahi duela Gipuzkoako Foru Aldundian. «Gipuzkoan oraindik ez dago ezer idatzita», nabarmendu zuen.

Izan ere, EH Bilduk irabazi zituen Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak, baina baliteke ez gobernatzea. EAJk eta PSE-EEk «gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute. Haien 24 batzarkideei Alderdi Popularraren hirurak gehituta, gehiengo osoa lortuko lukete. PPk esan du «ahal duen guztia» egingo duela EH Bildu erakundeetan egon ez dadin. Hala ere, EAJk eta PSE-EEk esan dute haien akordioaren barruan ez dutela aurreikusten Alderdi Popularra gobernuaren parte izatea.

Mikel Lezamak, PPren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburuak, herenegun esan zuen PPren babesaren prezioa gobernuan sartzea zela. Hala ere, Carmelo Barrio PPko kideak atzo adierazi zuen ja ez dutela hori eskatzen: Guardiako (Araba) eta Bastidako (Araba) alkatetza erraztea eskatu die bi alderdiei. Popularrek irabazi dute Arabako Errioxako bi udalerri horietan, baina ez dute gehiengoa eskuratu. EAJk esan du, dena den, ez duela PPren babesaren truke «kontraprestaziorik» emateko beharrik ikusten.

Bestalde, Elkarrekin Podemos-IUk gaitzetsi egin du EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa, eta esan du ez dela «programatikoa» izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.