Iruñeko hiru bizilagun hilda topatu zituzten atzo Huescako Pirinioetan eta gaur arratsaldean Iruñera iritsi dira. Atzotik Jakako (Huesca, Espainia) beilategian egon dira gorpuak. Bihar arratsaldean egingo da hiruren izeneko hileta Iruñean.
Iraupeneko eskia egiten ari ziren hiru biktimak eta elur-jausiak harrapatuta zendu ziren. Guardia Zibilak topatu zituen hilda, Espainiako Gobernuaren Huescako ordezkaritzaordeak jakinarazi duenez.
Haien senideen abisua jasota, larunbat arratsaldetik zebiltzan hiruren bila Collarada mendi (2.886 metro) inguruan, Villanuan.
Txomin Eugi Martinikorena (39 urte) eta Santiago Eugi Martinikorena (32) anaiak eta Unai Perez Isasi (38) haien koinatua dira hildakoak. Aurreneko biak iruñearrak dira, bestea Arrigorriagakoa (Bizkaia) -aspalditik bizi zen Iruñean-.
gizartea