Balorazio gehienek "Batasunaren inguruan kutsu moraleko epaia egitera" jo dutela iritzi dio Batasunak.Esan zutenez, beraiek "hartutako konpromisoei nota jarri zaie, hauek ez direla nahikoa ondorioztatuz".
Batasunaren ustez, hori ez da jarrerarik egokiena, "bake prozesu bat ez delako alde bati nota jarriz eraikitzen". Jarrera horrekin, bakoitzaren ardurak "alboratu" nahi izan direla iritzi dio Mahai Nazionalak. Beraz, "beren ardurei bizkar" eman gabe, konpromisoak agertzeko eta bake prozesua laguntzeko ekarpenak egiteko deia luzatu zien Batasunak eragile politiko, sozial eta instituzionalei.
ETAk eman beharreko su-etenaren inguruko deiei, honela erantzun die Batasunak: "Gaiztespenen estrategia nahiz aldebakarreko eskaerak albo batera uzteko garaia heldu da".
Hori guztia esanda, "oinarri sozialari eta herritar guztiei gatazkaren konponbiderako prozesuan eragin dezaten" deia egin die, "norbere esparruan arituz".
'Orain herria, orain bakea' ekarpena