Irlanda aldetik etorritako bisitez betetako astea

2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Nahita ere nekez lor liteke Irlandako bake prozesuan zuzeneko eragile izandako hainbeste pertsonak astebetean Euskal Herria bisitatzea. Bake prozesuaren ikuskatzaile independente lanetan jardundako Harold Good apaiz protestantea izan zen herenegun Donostian, Lokarrik gonbidatuta. Bake aukera alferrik galtzen ez uzteko eskatu zuen Goodek. Irlandako Taoiseach edo lehen ministro izandako Bertie Ahernen bisita jaso zuten Donostian atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta. Irlandako bake prozesuaz mintzatzera etorria, Euskal Herrian dagoen bake aukerari heltzeko eskea egin zuen. Joseph Doherty, irlandar preso politiko ohia, eta Brian Gormally, Belfasteko Unibertsitateko irakaslea, izango dira gaur, Bilbon,gatazken konponbide prozesuetan preso politikoen parte-hartzeari buruz hitz egiteko, Robert Mc Bride, hegoafrikar preso politiko ohiarekin batera. Hitzaldia 19:00etan izango da EHUren Bilboko egoitzako paraninfoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.