HEDABIDEAK

Irrati lizentzien banaketa ez du berrikusiko Nafarroako Gobernuak

Euskalerria irratiak egindako eskariari bizkar eman dio Sanchez de Muniain kontseilariak, eta baliozkotzat jo du ebazpena. Azaldu du Euskalerria Irratiak Euskadi Irratiarekin konektatu asmo zuela eta hori legez kanpokoa dela.

2013ko otsailaren 20a
15:13
Entzun

Euskalerria Irratiak atzo eskatu zion gobernuari lizentziak banatzeko prozesua eteteko. Juan Luis Sanchez de Muniain Kultura kontseilariari galdera egin diote gaur eskari horren inguruan, eta ezezko erantzuna eman du: "Ez dugu asmorik berriskupena egiteko, eta are gutxiago lehiakideetako batek eskatu duelako". Azaldu du epaimahaiak erabakitakoa bere egin duela gobernuak eta horren araberakoa izango dela azken ebazpena.

Iruñerriko euskarazko irratiak salatu zuen puntuaziorik gabe utzi dutela lehiaketako atal batzuetan. Sanchez de Muniainek erantzun du ezetz, eta azalpena eman du: Euskalerria Irratiaren asmoa zen Euskadi Irratiarekin konektatzea zenbait ordutarako, eta hori, gobernuaren iritzian, "legez kanpokoa eta lehiaketaren oinarrien aurkakoa" da. 

Epaimahaiaren ebazpena ontzat jota, Iruñeko gobernuak jakinarazi du aurki onartuko duela foru arau bat irrati lizentzien behin betiko banaketa egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.