Ikerlari gisa ezagutzen dute batzuek; irrati esatari gisa beste batzuek; basozain eta naturazale gisa anitzek, eta pilotazale irudiarekin oroituko dute ugarik. Jakes Casaubon Izuran sortu zen, Nafarroa Beherean, 1925ean. Iragan asteartean zendu zen, 96 urterekin.
Euskal Irratien sarean, naturari buruzko Gure bazterrak saioa ekoizten aritu zen, Luzien Etxezaharreta kazetaria bidelagun. Argia saria jaso zuen bikoteak, 2012an. Casaubonek ikerketa anitz egin zituen naturaz, ofizioz basozain baitzen. Eusko Ikaskuntzaren eta Baionako Herriko Etxearen ohorezko saria jaso zuen eramandako ikerketa lanengatik.
Pilotazale ere bazen Casaubon. Miarritzeko (Lapurdi) pilota taldean egon zen urte anitzez.
SOSLAIA. Jakes Casaubon
Irrati uhinen itzalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu