Irudia. Bilbo

IRRIZ, BEDERATZI HILABETEREN OSTEAN

2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Enric Goyalons, Ainhoa Fernandez eta Rosella Urru kooperatzaileak aske eta onik dira dagoeneko, etxerako bidean, eta Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeak alaitasunez hartu du berria, irudian ikusten denez. Beren egoitzako balkoian atera zuten argazkia, atzo. Orain dela bederatzi hilabete bahitu zituzten hiru kooperatzaileak. Atzo heldu ziren Madrilera, Aire Armadaren hegazkin batean. Mundu Bat erakundeak eskerrak eman dizkie lagundu dutenei, Fronte Polisarioari bereziki, eta Sahararen autodeterminazioaren alde egiten jarraitzeko asmoa agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.