Datuen alde baikorrari begiratzeko eta irteera planei buruz hitz egiten hasteko joera nabari da. Datuetan argi izpirik ikustea badago, baina tentuz. Beste 42 hildako zenbatu dira, bezperan baino 3 gutxiago. Guztira, 737 lagun hil dira koronabirusaren ondorioz. Ospitaleratuen kopurua ere jaitsi da, baina oso gutxi (4 pertsona gutxiago). Positiboen kopurua ere gutxitu da: 375 kasu (bezperan baino 167 gutxiago), eta martxoaren 21ko datura (371) hurbildu da, beraz.
Autonomia erkidegoek test azkarrak jaso dituzte, eta horiek erabiltzeko protokoloa zehazten ari direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Nafarroako Gobernuak, berriz, argitu du erkidego pilotu izateak ez dakarrela alarma egoeratik lehenago irtetea, baina dagoeneko plan bat prestatzen ari dela konfinamendutik ateratzen denerako.
Aitzitik, ELA eta LAB sinkatuek auzitara jo dute Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren aurka, "milaka langileren bizia eta osasuna arriskuan jartzeagatik". Sindikatuen ustez, bi gobernuek, "ohar argigarrien" bidez, oinarrizkoak ez diren zerbitzuak ematea ahalbidetu diete enpresei. Ohar horiek bertan behera gelditzeko esaktu dute.
DATUAK: Koronabirusaren azken datuak
MAPA: Hedapena herriz herri eta osasun eremuka
ZUZENEKOA: Azken orduko albisteen kontakizuna
Agian honek ere merezi du
New Yorketik. Ameriketako Estatu Batuak pandemiaren epizentro bilakatu dira, egun kutsatu gehien duen herrialdea baita. New Yorkeko munduak podcastean, Kirmen Uribe idazleak New Yorketik bertatik kontatu du egoera nola ari diren bizitzen.
Irteera argiak. Azken diskoari izenburua ematen dion Irteera argiak kantua ekarri du Eñaut Elorrietak BERRIA Aretora. Kantua idatzi zuenean beste gauza batzuk zituen buruan, baina bertan jasotzen den sentimenduak balio dezake egungo egoerari erreferentzia egiteko.