IRUDIA. GASTEIZ. Epaitegien aurrean, AHT-ren aurka
AHT Gelditu! Elkarlanak Gasteizko Justizia Jauregira eraman zuen atzo egitasmoaren kontrako aldarria. 2007ko ekainean Arratzu-Ubarrundiako (Araba) lurren nahitaezko desjabetzeen aurkako protestetan parte hartu zuten bi pertsonen aurkako epaiketa zela-eta, berrogeita hamar bat lagun bildu ziren. Sei hileko kartzela zigorra eta isuna eskatu zieten biei, «poliziei aurre egin eta haienganako errespeturik ez izateagatik». Bi lagunak epaiaren zain gelditu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu