Irudia. Baiona
IRUDIA ZAINTZEKO DEIA EGIN DUTE
Bihotz formako ikurrina eskuetan bularretakoarekin soilik jantzi emazte bat erakusten duen Defoly etxe agentziaren publizitatea salatzeko, 50 bat herritar bildu ziren barda agentziaren aitzinean, Autonomia Eraikik deiturik. Emaztea eta Euskal Herria ez direla salgai adierazi zuten, irudiak zikintzea egotziz agentziari. Publizitatea erregulatzeko erakundeari salaketa bat helarazi diote. Colette Capdevielle PSko diputatuak emazteen eskubideen Frantziako ministroari idatzi dio.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu