Iruñeko garbitzaileek jendearen erasoak salatu dituzte

2012ko uztailaren 13a
11:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko kaleko garbiketaz arduratzen diren FCC enpresako langileek salatu dute txupinazo egunean, 12:30 eta 13:00 artean, Mercaderes kalean talde batek kamioitik atera, ukabilkada bat jo eta kamioiaren kontra bultzatuz burua ireki ziotela langile bati. Lau egun egin ditu ospitalean. Hilaren 7an protesta egitea pentsatu zuten, baina, "herritarrek errurik ez dutenez", prozesioa ez baldintzatzea erabaki zuten. Festak gain behera doazela eta jende batek errespeturik ez duela salatu dute.

Babes zibileko langile bati eraso egin diote

Babes zibileko emakumezko langile batek salatu du sexu erasoa izan duela. Etxera zihoala, 06:30ean, gizon batek eraso egin zion Curtidores kalean. Garrasika hasi zen emakumea, eta korrika gazte batzuk bertaratu ziren. Ihesean joan zen erasotzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.