Iturrama auzoko Alfontso Borrokalariaren kalean egin dute eztanda lehergailuetako bik: batek, Mutual Ciclops aseguruetxearen atarian, eta, besteak, Asepeyo aseguruetxearen ondoan. Hirugarrena, berriz, Eskirotz kalean lehertu da, Nasipa-Urbasa aldi baterako enpresa elkartearen atarian. Mutual Ciclops eta Nasipa-Urbasaren egoitzak dauden erakinetako fatxadak belztu egin ditu keak, baina horretara mugatu dira kalteak. Asepeyon, berriz, ez du inolako kalterik eragin.
Izan ere, lehergailuak txikiak zirela nabarmend du Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak; zehazki, "petardoak" zirela agertu du, eta likido sugarriz betetako botila zutela lotuta.
Leherketak izan diren inguruan Kapitalismoari kaña jartzen zuten panfletoak aurkitu ditu Espainiako Poliziak, eta "sistemaren aurkako talde anarkistek" egin dituztela uste du.
Nafarroako Gobernuak, berriz, gaitzetsi egin ditu erasoak, eta ikerketek aurrera egin zain dago beste iritzirik emateko.
Erasoak
Iruñeko lehergailuak "sistemaren aurkako talde anarkistek" zartarazi dituzte Poliziaren arabera
Kalte material txikiak eragin dituzte bart goizaldean Iruñeko Iturrama auzoan zartarazi dituzten hiru lehergailuk. Izan ere, indar txikikoak ziren. Bi aseguruetxetan eta aldi baterako enpresa elkarte batean jarri dituzte lehergailuak. Espainiako Poliziak agertu duenez, =i Kapitalismoari kaña =i jartzen zuten panfletoak aurkitu dituzte leherketak izan diren lekuetan, eta "sistemaren aurkako talde anarkisten" ekintzak izan direla uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu