Jaiak

Iruñeko peñak pankarta beltzekin sanferminetan?

UPNren "etengabeko trabak" salatu nahi dituzte aurten.

2010eko apirilaren 28a
17:58
Entzun 00:00:0000:00:00
UPNren "etengabeko trabak" salatzeko aurtengo sanferminetan zer protesta mota egin eztabaidatzen ari dira Iruñeko peñak, eta ideien artean indarra hartu du talde guztiak pankarta beltzekin ateratzeak. Urtea, peñaren izena eta lelo orokorra baizik ez lukete.

Lehengo urteko sanferminetan Udaltzaingoak salatu egin zituen Armonia Txantreana eta San Fermin peñak, pankartetan bi euskal presoekiko agurrak zituztela egotzita. Salaketaren ondorioz, Udalak zazpi mila euroko laguntzarik gabe utzi zituen bi peñak. Bi kide, gainera, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zituzten, "terrorismoaren goratzea" dela-eta.

Yolanda Barcina UPNko presidentea da Iruñeko alkatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.