Iruñeko Udalaren ustez, Txantrea, Donibane, Arrosadia eta Errotxapeako olentzeroen aurtengo ekitaldiek "ETA goratu" zuten eta, hala, datorren urterako debekua jarri die, ez die emango ateratzeko baimenik, aurreko urte batzuetan bezala.
"ETAren aldeko manifestazioak dira, ez kultur ekitaldiak", Ana Elizalde Segurtasun Batzordeko zinegotziak esan duenez. Azaldu du euskal presoen argazkiak erabili zituztela, ETAren aldeko pankartak, legez kanpoko erakundeen ikurrak...
Hurrena baimena lortu nahi badute, beste bide batzuk jorratu beharko dituztela adierazi du Elizaldek.
Gainera, Udala prest dago, haren arabera, aurten ikusitako ustezko delituen frogak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku uzteko.
Txantrea, Donibane, Arrosadia eta Arrotxapeako olentzeroetako ordezkariek ukatu egin dute "ETA goratu" dutela. Haietako kide batek zehaztu duenez, "kartzela sinboliko" bat jarri zuten, "besterik ez".
politika
Iruñeko Udalak berriro jarri du Olentzeroren aurkako debekua, aurten "ETA goratu" dutelakoan
Txantrea, Donibane, Arrosadia eta Errotxapeako olentzeroek ez dute datorren urterako Udalaren baimenik izango. Haiek ukatu egin dute erakunde armatuaren aldeko ekitaldiak egin dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu