Iazko irailaren 11ko gauean Sanduzelai tabernaren atarian gazte etorkin bat atxilotu zuten Iruñeko udaltzainek; han lurrera bota zuten bi aldiz, eta polizien ibilgailura sartzerakoan oina harrapatu zioten atearekin. Hor hasi zen amesgaiztoa, gazteak salatu duenez udaltzain etxean jotzen jarraitu baitzuten.
SOS Arrazakeriak erakundearen arabera, "gaztearen adierazpenei sinesgarritasuna ematen diete irudiek, bestela babesik gabe egongo baitzen, epaileek gehiegizko balioa ematen ari dietelako udaltzainei horrelako kasuetan, batez ere etorkinak badira".
SOS Arrazakeriak eskatuta aurkeztu dituzte bideo irudiak epaitegian; "bestela ez zeukaten asmorik. Gazteak tratu txarrak salatu ondoren, logikoa litzateke irudi horiek aztertzea zer gertatu zen ikusteko, baina ez zuten hori egin". SOS Arrazakeriak zabaldu ditu orain irudiak.
Bideoaren irudiei esker frogak daude gaztearen alde, eta horrek indartzen du SOS Arrazakeriak aspaldian egiten duen eskaeraren garrantzia: "Bideo kamerak polizien egoitzetan jartzea ezinbestekoa da horrelakoak ez gertatzeko".
gizartea
Iruñeko udaltzainak etorkin bat jipoitzen agertzen diren irudiak zabaldu ditu SOS Arrazakeriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu