Hegazkin arin batek istripua izan du Irunberrin, eta lau pertsona zauritu dira

Foruzaingoaren arabera, hegazkin barruan zeuden lau pertsonak beren kabuz atera dira, eta Nafarroako Unibertsitatea klinikara eraman dituzte.

(ID_17492974235745) Irunberri - istripua
Irunberrin, hegazkin txikia nola geratu den larrialdiko lurreratzea egin eta gero. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2025eko ekainaren 7a
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

11:15 aldera gertatu da istripua. Irunberriko aerodromoan lur hartu behar zuen hegazkin arin batek istripua izan du. Lau gizonezko zihoazen ibilgailuan, eta lur hartzean, hegazkin txikiak zoruaren kontra jo du bortizki. Irauli egin da, eta aerodromo alboko lur sail batean gelditu, buruz behera.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, hegazkin arinaren barruan zeuden lau lagunak euren kabuz atera dira, baina hara joandako osasun zerbitzuetako langileek Nafarroako Unibertsitatea klinikara eraman dituzte. Probak eginen dizkiete lesioak zenbaterainoko larriak diren neurtzeko. Bi gizonezkok 60 urte dituzte, beste batek 63, eta besteak 64 urte.

Motorrak huts egin duela aipatu dute zenbait hedabidek, baina egiazki oraindik argitzeko dago istripua zergatik gertatu den. Aireko Segurtasuneko Espainiako Agentziak hartu du ikerketa bere gain. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.