Iruñean elkarretaratzea antolatu dute iganderako, 155.aren aurka

12:30ean izango da, Udaletxeko plazan. Besteak beste, EH Bildu eta Geroa Bai alderdiek, ELA eta LAB sindikatuek eta Gure Esku Dago-k deitu dute biltzera.

Urriaren 12an Iruñean Kataluniarekin elkartasunez egin zen manifestazioa. IDOIA ZABALETA, ARGAZI PRESS
Berria
2017ko urriaren 31
19:26
Entzun

Larunbaterako jendea Bilbora deitu duten eragile berek eta Gero Baik elkarretaratze bat antolatu dute iganderako Iruñean, 12:30ean, Udaletxeko plazan.

Mobilizazioan, salatuko dute Espainiako Gobernuak bere esku hartu izana Kataluniako autogobernua, konstituzioaren 155. artikulua ezarrita; eta “demokrazia” galdegingo dute Kataluniarentzat eta baita Nafarroarentzat ere. “Gogoratu behar da hamazazpi lege propio errekurritu dituela Madrilek”, adierazi dute deitzaileek.

Eragile horiek, ohar batean, gogor kritikatu dute Kataluniako auzian PP, PSOE eta Ciudadanos alderdiek erakutsi duten “jarrera autoritario eta antidemokratikoa”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.