Iruñeko 25 urteko gizon bati A/H1N1 birusa atzeman diote
Iruñeko 25 urteko gazte bat A/H1N1 birusak erasanda dago. Euskal Herrian aurten agertu den lehen kasua da hori, urriaren hasieran A/H1N1 gripearen aurkako kanpaina abiatu zutenetik. Osasun agintariek aurreikusitakoaren oso azpitik dago aurtengo tasa. Gaixoak ez du aurrekaririk, eta txertoa hartu gabe zuen. Iaz alarma guztiak piztu zituzten agintariek gripe hori zela-eta, eta Hego Euskal Herrian, esaterako, 583.000 txerto dosi erosi zituzten. Oso gutxi jarri zituzten, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu