Iruñeko gizon bati 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik

Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak zigorra hitzartu dute. Zigortuak giltzapetu egiten zuen emakumea.

Nafarroako justizia jauregia, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Nafarroako justizia jauregia, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
jakes goikoetxea
2025eko abenduaren 10a
15:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

21 hilabeteko kartzela, emazteari tratu txar fisiko, psikiko eta sexualak emateagatik. Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak zigor hori ezarri dio gizon bati, emazteari tratu txar jarraituak emateagatik. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak hitzartu dute zigorra.

Zigortutako gizona ezingo da lau urtean emakumearekin harremanetan jarri, ezta harengandik 500 metro baino gutxiagora hurbildu ere. Kalte moralengatik 950 euro ordaindu beharko dizkio. Epaileak behin-behinean bertan behera utzi du kartzela zigorra, zenbait baldintzarekin: zigortuak ezingo du deliturik egin bi urtean, erantzukizun zibilagatik dagokion dirua ordaindu beharko du, ezarritako debekuak bete beharko ditu, eta genero indarkeriari buruzko prestakuntza programa bat egin beharko du.

Pixontzia, gelatik ez ateratzeko

Bikotea, 2019. urtetik aurrera, alokatutako gela batean bizi zen, Iruñean. Epaiaren arabera, elkarrekin bizitzen hasi zirenetik gizonak emakumea iraindu, deskalifikatu eta gutxietsi egin zuen. Gelan giltzapetuta egotera behartu zuen: pixontzi bat erosi zion, komunera joateko gelatik ez atera behar izateko.

Tratu txar horiek guztiek antsietate eta depresio sintomak eragin dizkiote emakumeari, eta tratamendua jasotzen ari da, «egonkortasun emozionala berreskuratzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.