Jesusen Lagundiak jakinarazi duenez, Iruñeko jesuita bat ikertzen ari dira, gizon bati sexu abusu bat egitea leporatuta; gizonezkoa adin nagusikoa da.
Ziurtatu dute konpainia eta jesuita bera epaileekin elkarlanean ari direla, eta bitartean, barne protokolo bat zabaldu dute; horiek horrela, jesuitak ezingo du harremanetan jarri gizonarekin, haren familiarekin eta ingurukoekin, ezta egoera zaurgarrietan daudenekin ere, eta ezingo du gaiaren inguruko mezurik idatzi.
Halaber, Jesusen Lagundiak eskatu du sexu erasoren bat jasan dutenek salaketa jar dezatela.

