Iruñeko txupinazoa Juan Carlos Unzuek botako du, sanferminak ospatzen badira
IRUÑEA. Atzo, Enrique Maia alkateak bere asmoaren berri eman zuen Iruñeko udaletxean: Juan Carlos Unzue futbolari ohiak botatzea txupinazoa sanferminetan. Azkenengo aldietan, herri galdeketa bidez aukeratu zen suziria nork botako zuen; Maiak aurreko formulara itzuli nahi du, eta hark hautatu. Unzue futboleko atezain eta entrenatzaile izana da. 2020an, alboko esklerosi amiotrofikoa zuela jakinarazi zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu