INDARKERIA MATXISTA

Iruñeko Udalak txostena zabaldu dio emakume trafikoaren harira atxilotutako udaltzainari

Emakumeen esplotazio sare bat desegin, eta bederatzi lagun atxilotu dituzte Iruñean. Espainiako, Frantziako eta Paraguaiko poliziek egin dute operazioa. Hamabost emakume askatu dituzte guztira.

2016ko ekainaren 13a
13:12
Entzun

Guztira, hamalau lagun atxilotu dituzte, eta horietako bederatzi, Iruñean. Iruñeko udaltzaina da atxilotuetako bat, eta aske utzi dute behin-behinean. Udalak txostena zabaltzeko tramiteak abiatu ditu.

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, 2015 amaieran hasi ziren ikertzen, biktimetako batek Espainiako Poliziari egindako dei baten harira. Ikerketari jarraituz, ondorioztatu zuten talde batek emakumeen salerosketan eta sexu esplotazioan ziharduela. Paraguain lanpostuak eskaintzen zizkieten, eta Europara eramaten zituzten; ondoren, Iruñean, Naoneden (Bretainia) eta La Roche sur Yon-en (Frantzia) prostituzioan aritzera behartzen zituzten.

Behin Iruñean, Naoneden eta La Roche sur Yon-en, bidaiarengatik 3.000 euroko zorra esaten zieten, bezeroei kobratu beharreko diru kopurua zehaztearekin batera. Espainiako Barne Ministerioak zehaztu duenez, atxilotuek erabateko kontrola zuten emakumeekiko.

Iruñean, bost etxe arakatu dituzte, eta lau emakume askatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.