Iruñeko Udaltzaingoaren aurka salaketa bat aurkeztu dute
IRUÑEA. Batzarre-IUN koalizioak Iruñeko Udaltzaingoaren kontrako salaketa bat jarri du epaitegi batean, «delitua egitera edota delitua ezkutatzera bultzatzen duen irregulartasun bat» dela eta. Koalizioak jakinarazi duenez, grabazio bat eskuratu du, eta bertan poliziaburu batek bere agintepean daudenei esaten die atxilotutako norbaitek tratu txarrak jasotzen baditu Poliziari emateko beti arrazoia edota bestela isiltzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu