Iruñekoek Nafarroako Parlamentuaren kanpoaldean egin dute protesta

2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentukoganbera osatzeko ekitaldia zela eta, Nafarroako M-15 mugimenduko 30 bat lagunek protesta egin zuten, atzo goizean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Larunbatean Iruñeko Udala osatzeko saioan egin zuten bezala, kazolekin burrunba egiteko deia egina zuten haserretuek, eta horrela egin zien harrera parlamentari berriei.

Protestariek azaldu dutenez, ekimenaren bitartez «era baketsuan» gogorarazi nahi izan dute kalean jarraituko dutela «bizitzari interes ekonomiko eta politikoei baino garrantzi handiagoa emango dion gizarte bat» nahi dutela aldarrikatzeko. Gizartearen aldaketa eta «herritarren kontzientzia aldaketa» sustatzearen alde egin dute, eta ohartarazi dute legegintzaldi osoan jarraituko dutela asteotan kanpaldietan adostutako aldarrien alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.