Etorkinak atxikitzeko Murtziako (Espainia) zentro batetik ihes egindako pertsonetako bat Irunen (Gipuzkoa) atxilotu dute, gaur. Joan den ekainaren 23an 25 lagunek ihes egin zuten atxikitze zentro horretatik. Haietatik hamazazpi atxilotu dituzte orain arte, eta beste zortzi lagunen bila jarraitzen dute poliziek.
Atxilotuetatik hamar dagoeneko bidali dituzte Aljeriara, hangoak baitira denak. Beste sei atxilotu ostegun-ostiralean bidaliko dituzte. Ekainaren 9an atzeman zituzten, Almerian, eta atxiktitze zentrora eraman zituzten, Espainiatik bota bitartean bertan edukitzeko.