Irunen gizon bat hil da, borroka bat izan eta gero
DONOSTIA. Atzo goizaldean Irungo Pausu auzoan (Gipuzkoa) gizonezko bat hil zen, antza borroka batean min hartu eta gero. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Pausun kamioiak aparkatzeko dagoen gunean gertatu zen jazoera. Ustez hildakoarekin borrokan aritu zen gizona atxilotu egin dute, eta ertzainak gertaeraren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu