Iruñerriko 11 gazte Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte urrian, Segi gazte erakundeko kide izateaz akusatuta. Orotara, 110 urteko espetxe zigorra eskatzen die fiskalak. Iruñerriko gazteen egoera salatu zutenatzo, Iruñean emandako prentsaurreko batean. «Errudunak gara, bai», esan zuen Mikel Beunza bozeramaileak: «Eredu sozioekonomiko alternatibo eta integral bat bultzatzea da gure delitua».
Irailaren 17rako, Iruñerriko gazte independentista eta sozialistekmanifestazioa antolatu dute Iruñean, «herri harresia eraiki eta basakeria honi guztiari aurre egiteko».