Iruñerriko institutu bateko irakasle bat ikertzen ari dira, emakumeak komunean grabatzeagatik

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak zabaldu du ikerketa, emakume batek jarritako salaketaren ostean. Itaiak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako.

Sexu eraso baten aurkako manifestazioa, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU.
Sexu eraso baten aurkako manifestazioa, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU.
Ion Orzaiz.
2024ko martxoaren 14a
12:05
Entzun

Iruñerriko bigarren hezkuntzako institutu bateko irakasle bat ikertzen ari da Foruzaingoa, intimitatearen aurkako delitu baten ustezko egilea delakoan. Egozten diote emakumeak biluzik grabatu izana, irakasleentzako komunetan jarritako kamera baten bidez. Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak agindu zuen ikerketa duela zenbait hilabete, emakume batek jarritako salaketaren ostean. Foruzaingoaren arabera, gainera, institutuan ez ezik, Iruñerriko saltoki batzuetako aldageletan ere grabatu izan ditu emakumeak.

Auzia zabaldu eta berehala, gizona atxilotzeko eta etxean zituen gailu informatikoak konfiskatzeko agindua eman zuen epaileak. Gailu horietan atzeman dute institutuko eta saltokietako material grafikoa. Ikerketa zabalik da oraindik, eta ez dago argi zenbat emakume izan diren eraso horien biktima.

Albistea bolo-bolo ibili da Iruñerriko hezkuntza komunitateko kideen artean. Itaia gazte erakundeak protestara deitu du gaur iluntzerako: elkarretaratzea eginen dute 19:00etan Iruñeko Udaletxe plazan, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.