Irungo Udalak gaitzetsi egin ditu herrian agertutako «pintaketa misoginoak»

Udaltzaingoak gaur goizean aurkitu du «emakumeenganako gorrotoa pizten duten pintaketak» egin dituen pertsona.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Irunen, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Irunen, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Julen Urrestarazu
2025eko azaroaren 4a
14:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Irungo (Gipuzkoa) hainbat lekutan «pintaketa misoginoak» agertu direla salatu du udalak. «Emakumeenganako gorrotoa pizten duten kutsu misoginoko» pintaketak zirela azaldu du, eta horrelako ekintzek «bizikidetza eragozten» dutela.

Udaltzaingoak gaur goizean aurkitu du pintaketak egin dituen pertsona, eta Irungo Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza Sailak zigor prozesua ireki du haren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.