Iruran (Gipuzkoa) izango dira aurten Kilometroak, urriaren 5ean, eta hura bihurtuko da hala inoiz ikastolen aldeko jaialdi hori hartu izan duen herririk txikiena. Mila biztanle dauzka -goraka doa kopurua- eta Tolosaldea eskualdean dago. 1977tik 1985era hango ikastola herriko apaiz-etxean egon zen, 1985ean San Miguel plazako eraikinera pasatu zen eta gaur hor segitzen du. Aurten lehen hezkuntzarako eraikina egin dute, eta horixe finantzatzea izango da 2008ko Kilometroen helburuetakoa.
Sei kilometro eta erdiko ibilbidea egongo da -Anoeta herrian izango da zati bat-, eta bost gune prestatuko dituzte. Gaur antolatzaileek esan dutenez, musika (Betagarri, Tapia eta Leturia, Jone...) eta jendearen parte-hartzea izango dira egitarauko ardatzak. 9:30ean irekiko dute zirkuitua.
Zortzi aparkaleku egongo dira -horietako bi, Villabonan eta Tolosan-, baina antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko dei egin dute. Renfek, kasu, 55.000 lagun garraiatzeko aurreikuspena dauka. Irurara bizikletan joaten direnentzat, zaindutako aparkaleku bat izango da.
Oinarria eraikitzen da 2008ko Kilometroetako kanta; musika, Desortutan taldeak egina eta letra, Aitor Mendiluze bertsolariak.
Euskara
Irura, inoiz Kilometroak hartu dituen herririk txikiena
Urriaren 5ean ospatuko dute ikastolen aldeko jaialdia. Mila biztanle dauzka herriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu