Isaias Carrasco PSEko militante zena omendu dute gaur Arrasaten, Gipuzkoan, ETAk tiroz hil eta sei urtera. PSEko ordezkari ugari eta Carrasco zenaren senideak izan dira ekitaldian, eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak eta Sandra Carrasco alabak hartu dute hitza.
"Terroristak garaitu ditugu. Askatasuna lortu dugu. Baina, oraindik, elkarbizitza lortu behar dugu. Egia lortu behar dugu", nabarmendu du Lopezek, eta gaineratu "ETAren amaiera ikuskizun bat bihurtu nahi dutenek, beren iragana garbitu" nahi dutela. "Ez dugu onartuko. Askatasunaren bataila irabazi dugu. Bai. Eta, orain, egiaren eta elkarbizitzaren bataila irabaziko dugu", erantsi du.
Sandra Carrascok, berriz, desegiteko eskatu dio ETAri, "gizartea bakean bizi ahal izan dadin".