Mundua

Israelek Gazako muga ireki du, laguntza humanitarioa jaso dezaten

Hemeretzi egunez segidan izan du itxita, Israelera koheteak botatzen zituztelakoan.

2008ko azaroaren 24a
17:49
Entzun
Israelek azkeneko hemeretzi egunetan itxita izan du Gazako (Palestina) muga, hemendik hara koheteak botatzen zituztelakoan, baina gaur zabaltzea erabaki du, Gazako herritarrek laguntza humanitarioa jaso dezaten.

Ehud Barak Israelgo Gobernuko Defentsa ministroak hartu du erabakia. Atzo Hamas Palestinako erakundeak -Gazan bera da nagusi- jakinarazi zuen ez dutela, oraingoz, suziri gehiagorik botako Israelera, baldin eta honek muga berriro zabaltzen bazuen. Horrek eragina izan du Baraken erabakian.

Oraindik ez dute esan zenbat denboraz egongo den Gazako bidea irekita.

Egunean zehar oinarrizko elikagai eta produktuekin 40 bat kamioi sartzekoak dira Gazara. Milioi eta erdi lagun bizi dira bertan. Arratsaldera artean 30 kamioi sartu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.