“Israelekin harreman diplomatikorik ez duten estatuen laguntza onartzea zaila eta pentsaezina da”, esan du Dan Gillermanek BBC telebista kateak egin dion elkarrizketan. Israelekin harreman ona duten beste herri musulmanen laguntza “pozik” hartuko lukeela gaineratu du.
Israelen adierazpenek berehala jaso dute erantzuna. Izan ere, Malaisiak bere tropak Libanora bidaliko dituela jakinarazi du, “eta ez Israelera”.
Ekialde Hurbila